XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gotzon - Ez doa bakarrik. Esaiozu emen duala seme bat soraziko duana.

D. Martin - Lasa zazu biotz ori Gurutze. Geldi zaite bare komentuan. Laister dezu anai bat geiago.

Falanje - (Zakarki) Malkoz eta antziz aski degu. (Moroai, arabitarrez aginduaz) Kristauak nola dantza Aprika'n ikasi nuen, Eup! (Abitzen dira: Falanje aurretik, atxituak, moroak eta ondoren Rekete. Atezai eta Sakristauak dauden tokitati aserre ximikoak egin bitzate; monja geienak negar dagite).

Rekete @- (Atetik) Zuen otoitzak egiten geldi zaitezteke, ez zaizue deus gertatuko. Emen gaude gu errelejioa zaitzeko. (Bijoa militar tankeraz agurturik).

Zuzendari Ama - (Ateraño lagunduaz) Eskerrikasko!

Aitzindari Ama - Zaindu? Gu zaindu gaituenak giltzapera daramazkigute-ta. Jaso itzagun begiak zerura...

Paxkual - Oiek zerutik bonba kixkalgarriak jaurtitzen ba dakite gero. Baezpa ere...

Aitzindari Ama - Alare gure biziak pakearen alde eskeñi ditzagun (Otoitz egiñaz).

OIALA GELDIRO

IV EKITALDIA. LENENGO LAUKIA. I AGERRALDIA

(Presondegiko gela zikin eta illun bat. Aurrez-aurre, ate bat zerrallu aundiz itxitzen dana. Alde bateko orman, oso goi, leiotxoa. Oazur guzitzat alki zar bat).

D. Martin, Gotzon eta Izaskun

D. Martin - Gure buruak era errukarri ontan ikustea ere! Nork esan! Bañan (lagunai) Ez estutu. Oso lasa egon giñezke, kontzientzi barruntea garbi bait daukagu ta beste gañerantzekoa, ez da ezer!

Gotzon - Garbi?... Kontzientzia bearko bai, bestela ondo zikinkeriz inguraturik gaude. Toki txukunera ekarri gaitue. Ni emen egotea, gaitz-erdi! Bañan emakumezkoa eta apaiz jaun bat kuxidade ontan. Lotsagarria da! Ta guzia errelijioaren izenean. Etsai aundi ta amorratuenak berak dira.

Izaskun - Neregatik ez dit ajolik. Aterako naute. Zuek ordea.... Bartko tiro ots eta garraxiak entzun al dituzute? Oso bertan ziran. Eraildako gaxoak zeintzuek ote? Iltzalle andurrak! Zure txanda noiz izango beldur naiz Gotzon. Oi! (Begiak eskuaz estalirik).

Gotzon - (Bare) Zer egingo degu bada.

D. Martin - (Sutsu) Ori ez! Ez! Lenago ilko naute ni, bai, ni zuri ezer egin aurretik. Atzo epai maiekoai esan nien bezela: errudunik baldin bada neroni naiz. Zuk ez dezu egin nere agindua betetzea besterik komentua zaintzen geldituaz. Beraz emendik laister atera bear zaitue.

Gotzon - Atera ala ez atera ez det ezer ukatuko. Alegia, abertzalea naizela ta Jaunkoikoaren urrengo Euzkadi maite dedala, nere Aberria delako.

Izaskun - Eta nerea.

D. Martin - Ez da maite dan guzia aitor bearrik.

Izaskun - Berak gorrotoa nortzuei dioten ederki erakusten dute beintzat.

Gotzon - Ezin ikusia! Zertarako etorri bear zuten, bestela gu zapaltzera.

D. Martin - Ez dute ori egingo zuzentasunaren aurkakoa bait da.

Izaskun - Ez e? Ez ditu nik bezin ondo ezagutzen.

D. Martin - Egia ta arrazoia ditugu gure alde ta iñoren aurrean burua gora jasota azaldu gaitezke.

Gotzon - Ori bai; ortan det nik arrokeria, zer ba? Espetxean sartu gaituelako, kokilduta. Ez beñere ez! Ez da onela Izaskun?

Izaskun - Ikusiko dezu ikusi zer balio duten zure itzak oien astakerien eta griña gaiztoen aurka. Egia aitortzeko, ate ori noiz irikiko beldurrez dar-dar nago.

Gotzon - Ni berriz gutiziatzen. Zerbait jakingo al degu, ta gosari ematen ote digute. Gose naiz.

D. Martin - Lenengo meza ematen utziko didatela uste det.

Gotzon - Emen nazu laguntzeko.

Izaskun - Eta ni entzunle.

D. Martin - Ateratzen uzte ba zaitue bai. Gu deitzera ez datoz oso goiz. Ez bait gera bakarrak izango ta gutaz aztuko ziran.

Gotzon - Zeintzuek geiago daude baituta jakiteko gogotan nago. Bart arratsean abots batzuek entzun nitun bañan ez ezagunak.

Izaskun - Emakumezkoetatik bakarra izango naiz.

D. Martin - Onela omen aundiagoa zuretzat.

Gotzon - (Adi-adi) Orain ere oin-otsak entzuten dira berta zamar. Onuntz ote datozen gañera...
D. Martin - Bai! gure atezaiak ez ba dira... kanzerberoak! (giltza soñua entzun bedi).

Izaskun - (Iziturik) Atea irekitzera datoz! (oarkabean tokiz aldatu ta beste egokiera bat ar beza).

II AGERRALDIA. LENGOAK eta Rekete ta Palanga izardunak

(Giltz eta zerrallu soñu ondoren atea azkarki zabaltzen da espetxe gelara bi izardunak Rekete ta Palanka arroputz eta erraibeltz diosalik gabe sartzen diralarik).

Palanka - (Irri gaiztoa) Onuzkero esnatuko ziñaten ez da ala?... Gu esnago ordea! Ez uste guri ziririk sartzerik. Beriala epai maikoen aurrean agertu bear dezute, atzoko zuen esanaldiak berritzera...

D. Martin - Nik lenago agintari jaunari apal eskatu nai diot meza donea ematera joaten utzi nazatela.

Palanka @- Meza! ja ja ja! azti-meza! Ez gaituzu ipui oiekin atzipetzen. Zuri egingo dizuguna sotana kentzea da, gure agintarien aurrean agertzeko.

D. Martin - Ezerez eta obenlari natzaizu. Jaungoikoak daki ondo bañan ez naiz iñon lotsatu apaiz jantziaz agertzez.

Palanka @- Oraingoan gonak kenduko dizkitzue, barru ortan zer dezun ikusteko (Sotana astin bezaio).

Rekete - (Palanka ta apaiz artean sarturik) (Palankari) Zaude geldirik!

Palanka - Bai alperrik da onekin itzegitea. Apaizai baño obe det emakumezkoai jaramon egitea (Izaskun'engana joanez) Neskatxa polita ez ba da ba. (Izaskun'engana urbiltzen dalarik Gotzon ez dabil urruti ta begiz jotzen du).

Rekete - (D. Martin'ekin buruz-buru) Mingarri zait apaiz bat emen ikustea. Ez zan ori gertatuko, ordea, zu errelijioa zaintzera datozenen alde jarri baziñan, eta ez gorriekin naasita ibilli, bizkaitar lotsagalduok bezela.

D. Martin - Atzo aitortu nuen gauza bera esango dizut: ez det egin bearrean zegonari laguntzea besterik. Errelijioaren aginduok urratu dituzutenak zuek izan zerate! guda piztuaz, legearen aurka asaldatuaz, jende txea erailtzen asiaz...

Rekete - Jende galdua! Ez al dakizu komunismoa zetorrela? Guk aurrea artu diogu. Obispoaren baimena ba genduen ortarako.

D. Martin - Ez dakit zer zetorren. Ez det iñon ikusi Obispo jaunaren baimenik!